Euskal Herriko artzainen historia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Herriko artzainak ezagunak izan dira historian zehar eta munduko beste toki batzuetan. Izan ere, XIX. mendetik aurrera hemendik joandako asko artzain ibili ziren Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldean, esate baterako: Idaho, Kalifornia eta Nevada estatuetan, batik bat. Langiletzat oso preziatuak eta ondo ikusiak ziren euskaldunak oro har. Beste etorkinak bezala, batzuek itzultzea aukeratu zuten, eta beste batzuek han gelditzea erabaki.
Bestela, herri kirol moduan gaur egun eta hemen ohikoak dira artzain-txakur lehiaketak, guztien artean Oñatikoa oso ezaguna dena.