Euskal Herriko aldizkariak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Herriko aldizkariak Euskal Herrian argitaratutako aldizkariei buruzko artikulua da.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Gaur egun, aldizkariaren kontzeptu tradizionala azterketa sakonetan sarturik dabil. Agian urte gutxi barru aldizkariak paperean ez dira inprimatuko, eta molde elektronikoan baino ez dira banatuko. Trantsizio aldi honetan, bi garaien arteko unean, egokia dirudi Euskal Herriko aldizkarien egoera zein izan den eta zein den errepasatzea, aniztasunak lantegi hau biziki eragozten duela jabeturik. Aldizkariak aurkezterakoan egindako sailkapena halabeharrezko samarra da, baina aldizkari bakoitzaren eduki-aniztasunak egituraketa zurrunak egitea galarazten du. Nolanahi ere, aurkezpen honekin aukera izango dugu argitalpenen mundu zabalera hurbiltzeko.