Euskal Encounter
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Encounter, lehenago Euskal Party, Euskal Amiga Party edo Euskal, informatikako profesional eta zaleek antolatzen duten bilera handia da. Bertan hainbat eguneetan zehar informatikarekin zerikusia duten ekintzak egiten dira eta baita ezagutzak konpartitu ere.
Datu azkarrak Sorrera, Herrialdea ...
Euskal Encounter | |
---|---|
Euskal Encounter 14ren goi ikuspegia. | |
Sorrera | 1994ko abuztuaren 6a |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lekua | BEC, Barakaldo, Bizkaia (2004. urteko 12. ekitalditik aurrera) |
Mota | LAN party |
Webgunea | http://www.euskal.org/eu/ |
Itxi
Laurogeiko hamarkadaren amaieran Europako iparraldean, Norvegia, Danimarka edo Alemania bezalako herrialdeetan, sorturiko fenomenoaren parte da.
1993az geroztik Euskadin urtero ospatzen den LAN party hau, Euskal Herria nahiz iberiar penintsulako lan party zaharrena eta ezagunenetarikoa da, eta Europako zaharrenetarikoa bihurtu da .