![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/ca/PCE-EPK.jpeg/640px-PCE-EPK.jpeg&w=640&q=50)
Euskadiko Partidu Komunista
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskadiko Partidu Komunista (PCE-EPK) Hego Euskadiko alderdi bat da, ideologia komunistakoa. Espainiako Alderdi Komunistaren parte da.
Datu azkarrak Idazkari nagusia, Sorrera ...
Euskadiko Partidu Komunista PCE-EPK | |
---|---|
![]() | |
Idazkari nagusia | Jon Hernández |
Sorrera | 1935eko uztaila |
Egoitza nagusia | Erronda kalea, 24 1. B Bilbo |
Ideologia politikoa | Sozialdemokrata |
Ezker Anitza-IU eta Nafarroako Ezker Batuko kidea. Espainiako Alderdi Komunistarekin federatua. |
Itxi
EPKren gazte-erakundea Gazte Komunistak dira. Hauteskundeetan, EPKk Ezker Anitza-IU eta Nafarroako Ezker Batuaren barnean parte hartzen du. Sindikatuetan, berriz, haren erreferentzia Langile Komisioak (CC.OO.) dira.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b6/Gazte_komunistak-UJCE_en_Euskadi.jpg/640px-Gazte_komunistak-UJCE_en_Euskadi.jpg)
EPKk bere burua marxista-iraultzailetzat jotzen du. Era berean, EPK alderdi "nazionala, klasekoa, laikoa eta errepublikarra" da, bere hitzetan.
2005eko kongresuan, Isabel Salud aukeratu zuten alderdiko idazkari nagusi.