Etiketa (metadatua)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Informazio-sistemetan etiketa (tag, ingelesez) datu bati (irudi digital, Interneteko laster-marka, multimedia edo ordenagailuko fitxategi bati) esleitutako termino edo gako-hitz hierarkikoa da. Metadatu mota honek datua deskribatzen du eta informazioa aurkitzea eta berreskuratzea errazten du.
- Artikulu hau metadatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etiketa».
Arraina, horia | Anfibioa, urdina |
Intsektua, gorria | Arraina, urdina |
Ugaztuna, urdina | Intsektua, horia |
Bada ezberdintasun bat etiketak ohiko gako-hitzengandik bereizten dituena: egileak edo erabiltzaileak era informalean eta pertsonalean hautatzen dituela, hau da, thesaurusik gabe. Haien datuak etiketatzea ahalbidetzen dituzten webguneetan, etiketen bilduma folksonomia deitzen da.
Fitxategiak etiketatzeko ekintza web 2.0 guneei lotzen zaie maiz, horretan aitzindariak izan zirelako. Horrela, webguneetako datu-baseak era deszentralizatuan hedatu ahal dira.