Estudio 1
From Wikipedia, the free encyclopedia
Estudio 1 (euskaraz 1 Estudioa) Espainiako telebistako antzerki saio bat izan zen. Saio bakoitzean antzezlan bat antzezten zen. 1965eko urriaren 6tik 1984ra TVE1 katean aireratu zen.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/05/Manuel_Galiana_by_As%C3%ADs_G._Ayerbe.jpg/640px-Manuel_Galiana_by_As%C3%ADs_G._Ayerbe.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/ab/AgustinGonzalez.jpg/130px-AgustinGonzalez.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8e/Emilio_Guti%C3%A9rrez_Caba-16.10.2010.jpg/640px-Emilio_Guti%C3%A9rrez_Caba-16.10.2010.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/53/Julia_Guti%C3%A9rrez_Caba.jpg/640px-Julia_Guti%C3%A9rrez_Caba.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/21/Marisa_Paredes_en_la_recepci%C3%B3n_a_los_nominados_a_los_Premios_Goya_2018.jpg/640px-Marisa_Paredes_en_la_recepci%C3%B3n_a_los_nominados_a_los_Premios_Goya_2018.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/06/Jes%C3%BAs_Puente.jpg/640px-Jes%C3%BAs_Puente.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e4/Tinas%C3%A1inz.jpg/320px-Tinas%C3%A1inz.jpg)
Izenburua TVEko Prado del Rey estudioetan saioa filmatzen zen 1 Estudiotik jaso zuen. Saioan garai guztietako antzerkigile, gidoilari eta idazle ezagunen antzezlan, gidoi eta kontakizun ugari taularatzen ziren, antzerkizalea ez zen jendeari ezagutaraziz. Espainiako aktore gazte ugarik ezagutzera emateko saioa ere izan zen, gerora aski ezagunak izango zirenak, bai eta jada ezagunak izan eta saioan beren maisutasuna erakutsi eta antzezlan goraipagarriak burutu zituzten aktore beteranoen antzezlekua ere.
Saioa antzezpen gaioen urrezko aroan aireratu zen, Europako hainbat herrialdeetako kateetan ere antzeko saioak arraskataz aireratu ziren araian, tartean Frantziako Au théâtre ce soir TF1 katean eta Erresuma Batuko Play of the Month BBC katean.