From Wikipedia, the free encyclopedia
Espondilosi hitza antzinako grekotik dator σπόνδυλος spóndylos, “orno bat” esan nahi duena, eta pluralean “ornoak-bizkarrezurra”.
Espondilosia bizkarrezurraren endekapena da, kausa edozein dela eta. Zehazki, artrosi espinalari dagokio bizkarrezurraren adinak eragindako higadura, normalean hau baita espondilosiaren kausa nagusia. Endekapen prozesuak orno gorputzei, zulo neuronalak eta aurpegi artikularrei eragiten die batez ere. Larria izanez gero, orno muinean edota sustrai nerbiosoetan presioa eragin dezake, eta ondorioz, sistema sentsitibo edo motorea kaltetu, mina, parestesia, desoreka eta gorputz adarretako muskuluen ahultasuna sortuz.
Jarraian dauden bi ornoren arteko espazioa estutzean, orno muinetik datorren sustrai nerbiosoa konprimitzen da eta horrek radikulopatia (lehen esan bezala, nahaste sentsorial eta motoreak, besteak beste, lepo, sorbalda, beso, bizkar edo hankan mina, muskuluen ahultasunarekin batera) sor dezake.
Gutxiagotan, orno muinarekiko zuzenezko presioak, gehienetan bizkarrezurrean eraginda, mielopatia (ahultasun orokorra, orekaren galera eta gernu maskuria edota hestearen kontrol galera) sor dezake.
Pazienteari eskuak eta hankak "lokartu" ahal zaizkio (parestesia), nerbio konprimitze eta odol fluxuaren gabezia dela eta.
Espondilosi mota bizkarrezurraren zein mailatan ematen den arabera sailkatuko dugu:
Nahiz eta zahartzeak eragina izan dezakeen gaixotasun hau pairatzeko, edozein adinekin paira daiteke hurrengo kausengatik:
Beraz, aurreko laurak zahartzearen ondorioak dira eta espondilosia sor dezakete.
Espondilosiak askotan ez ditu sintoma jakin batzuk, eta batzuetan nahiz eta sintomak eduki askotan ez dira kontuan hartzen min oso orokorrak eta ohikoak direlako. Hala ere, sintoma orokorrez aparte, espondilosi mota bakoitzari dagozkion sintomak ere badaude; gainera, afektatuko nerbio edo bizkarrezur-muinaren zonaldeak zerikusi handia izango dute ere sintometan.
Lehen esan bezala, espondilosi mota honek bizkarrezurreko alde zerbikala (edo lepoko gunea) kaltetuko du. Kalte honek bizkarrezur muina edo/eta nerbioak kaltetu ditzake. Nahiz eta gehienetan espondilosi mota honek sintomarik ez sortu, sortu egin ditzakeen sintoma orokor batzuk hauek dira:
Kasu batzuetan eduki daitezkeen sintomak bizkarrezur-muina edo/eta nerbioak konprimatuta badaude:
Aurreko lau sintoma hauek bat-batean badituzu mediku bat kontsultatzea komenigarria izango litzateke.
Espondilosi honek bizkarraren goiko aldea kaltetuko du. Askotan ez daude sintomarik eta ohikoenak mugimendu murriztua eta sintomak hauek izan daitezke:
Hauetaz gain, batzuetan bizkarreko mina eduki dezakezu mugimendu jakin batzuk egitean (adibidez: lurretik zerbait hartzean, alde baterantz tolestean,…). Gainera, kirolaren ondoren min handiagoa eduki dezakezu, baina atsedenarekin hobetu daiteke.
Hauek bizkarreko beheko aldean egongo dira batik bat eta sintoma nagusia mina da. Hauek dira beste batzuk:
BIZKARREZURRAREN RX-A: Alterazio desberdinak antzeman daitezke:
RM: Elementu desberdinak antzeman ditzakegu proba honen bidez:
TAC: Nahiz eta ez den hain erabilgarria, hernia diskalaren eta osteofitoen artean desberdintzen laguntzen du.
EMG: Baliagarria izan daiteke orno bat baino gehiago kaltetua dagoenean, horrela, orno kaltetuena edo jatorria aurkitu daiteke.
Tratamentu erabilienak ondokoak dira: gaixoaren bizi-ohiturak aldatzea, esteroiderik gabeko anti inflamatorioak (NSAID), jarduera fisikoa eta osasun osteopatikoarekiko ardura. Badira beste batzuk ere erabil daitezke, masajeak, yoga eta akupuntura, hala nola. Kasu batzuetan kirurgia ere erabil daiteke. Azken hau bakarrik radikulopatia zerbikala eta min trataezina eta sintoma progresiboak dituzten gaixoetan soilik gomendatzen da, non aurretik aipatutako terapia edo tratamenduek ez duten funtzionatzen.
Mielopatia kasuetan ere, eztabaida dago, kirurgia erabiltzeari dagokionez. Hala ere, Baron M. E.-ren arabera, “mediku gehienek kirurgia gomendatzen dute terapia kontsebadoreen ordez, moderatu-larri diren mielopatietan”.
Jarduera fisikoak mesede egin diezaioke malgutasun eta enborraren indarrari. Terapia deskonprentsiboek ere mina ahultzen laguntzen dute. Hala ere, aurretik aipatutako neurriak ezin dute endekapena ‘sendatu’ eta askotan jarreraren aldakuntza handi bat beharrezkoa izaten da, terapia deskonprentsibo, malgutasun ariketa eta enborraren indartze horietatik ahalik eta onura gehien atera ahal izateko.
Bi eratakoa izan daiteke:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.