Espetxe-sistema
From Wikipedia, the free encyclopedia
Espetxe-sistema zigor askatasun gabetzaileak ez ezik, gizartearentzako lanak betearazteaz arduratzen den sistema edo instituzioen multzoa da. Erakunde horien helburu nagusia presoen birgizarteratzea da. Espainiako espetxe-sistema Espetxe-zuzenbideak arautzen du.
Gaur egun diziplina autonomotzat hartzen da espetxe-sistema, bi arrazoirengatik. Alde batetik, berezitasun asko dituenez, konplexuegia da Zuzenbide Penalaren edo Prozesalaren barruan sartzeko. Bestetik, Espetxe-erakundeek eta espetxe-zaintzarako epaileek dituzten eskumen edo ahalmenengatik. Izan ere, hauek ez dute zerikusirik ohiko epaileek dituzten eskumenekin. Hauek, besteak beste ondorengoak dira: segurtasun neurrien betearazpenaren kontrola, zaintzapeko askatasunaren betearazpenaren kontrola, gizartearentzako lanen betearazpenaren kontrola, espetxe-onurei buruz espetxeek egindako proposamenak onartzea, eta abar.
Hala ere, Espetxe-zuzenbideak lotura estua du Zuzenbide Penalarekin eta Prozesalarekin. Izan ere, ezarriko diren zigorrak Zigor Kodean aurreikusitakoak izango dira, eta hauek Legean xedatutako prozesua jarraituz ezarriko dira.
Ondorengoak dira espetxe-sistema arautzen duten lege eta erreglamendu nagusiak:
- Espainiako Konstituzioa
- Espetxeetako Lege Organiko Orokorra (1/1979 LO)
- Botere Judizialaren Lege Organikoa (6/1985 LO)
- Zigor Kodea (1/2015 LO)
- Prozedura Kriminalaren Legea[Betiko hautsitako esteka]
- Espetxeetako Erreglamendua (190/1996 Errege Dekretua)