![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/26/Lactarius_vietus041031w.jpg/640px-Lactarius_vietus041031w.jpg&w=640&q=50)
Esneki (onddoa)
onddo generoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Esnekia (Lactarius) Russulales ordenako onddo generoa da. 350 espezie inguru ditu, horietako batzuk jangarriak direnak.
Datu azkarrak Esnekia, Sailkapen zientifikoa ...
Esnekia | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius Pers. (1797)
|
Itxi
Russulaceae familiako bestelako generoen antzera, hifa afibulatuak eratzen dituzte. Hifaz eta esferozistoz eratutako bilbe heterogeneoa dutelako bereizten dira gainontzeko onddo agarikoideetatik. Ezaugarri honek, trinkotasun gogor-bereizgarria ematen die eta bestelako familiekin konparatuz.
Bestalde, Lactarius generokoek latexa exudatzen duten basidiokarpoak (fruitu-gorputzak) sortzen dituzte, Garapenari dagokionez garapen hemiangiokarpikoa (pilangiokarpikoa) izango da nagusi. Hala ere, garapen angiokarpikoa duten zenbait espezie aurki ditzakegu. Zambian adibidez, L. angiocarpus izendaturiko espeziea.