![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/68/Cup_of_Coffee_with_Whipped_Cream.jpg/640px-Cup_of_Coffee_with_Whipped_Cream.jpg&w=640&q=50)
Esne-gain harrotu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Esne-gain harrotua edota esne-gain irabiatu, maiz gozatua, airearekin aparra arte eginarazi irabiatu den esne-gain arin bat da. Esne-gainak % 30eko koipea badu, airearekin nahas daiteke, eta aire-burbuilak koipe-tantatxo sare batean harrapatuak izan daitezke; ondorioz, sortzen den koloidea jatorrizko esne-gainak baino bolumenaren bikoitza inguru du. Halere, irabiaketa prozesuarekin jarraituz gero, koipe-tantak euren artean itsatsi eta koloidea suntsituz gurin bilakatuko dira, gainontzeko isurkaria gurin-gazura da. Batzuetan koloideari azukre-hautsa gehitzen zaio, nahasketa sendotu eta gehiegizko irabiaketa saiheste aldera.
Datu azkarrak Materialak ...
Esne-gain harrotu | |
---|---|
culinary foam (en) ![]() | |
![]() | |
Materialak | crème fraîche liquide (en) ![]() Edulkoratzailea banilla |
Itxi