Escrache
From Wikipedia, the free encyclopedia
Escrache (gaztelaniaz) Rio de la Plata inguruan, batez ere Buenos Aires eta Montevideon sorturiko manifestazio mota bat da. Aktibistak salatu nahi duten pertsonaren etxera edo lantokira doaz bere aurkako presioa egiteko. Normalki egoera zehatz baten erantzulea presionatzeko eta iritzi publikoak ezagutzeko erabiltzen da, baina batzuetan intimidazioa egiteko ere erabili izan da. Txilen praktika berdinari funa deitzen zaio.