Esfinter
From Wikipedia, the free encyclopedia
Esfinter zuntz biribileko giharra da, zulo baten inguruan eraztun gisa ezarrita dagoena eta zuloaren neurria (itxi eta ireki) aldarazten duena. Esfinter asko dago izaki bizien gorputzean. Horien artean ezagunak dira uzkian dagoena eta maskuriaren lepoan dagoena; azken horrek gernuaren irteera erregulatzen du.