![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/de/Sphinx_coloris%25C3%25A9.jpg/640px-Sphinx_coloris%25C3%25A9.jpg&w=640&q=50)
Esfinge (mitologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Esfingea (antzinako grezieraz: Σφίγξ), oro har, giza burudun etzandako lehoi bat bezala irudikatzen den animalia mitologiko baten grezierazko izena da. Esfingeak, antzinako egiptoarrek asmatu zituzten, eta euren mitologia konplexuko zati ziren. Garrantzi kulturala ere izan zuten antzinako greziarren artean. Herodotok, Androesfinge deitzen du egiptoarra, gizon aurpegia zuena, greziarrak ez bezala, emakume itxura eta hegoak zituena. Krioesfinge deritzenak ere bazeuden, animalia burudunak, oro har ahari edo belatzenak. Antzinako egiptoarrek, Sheps-ankh deitu zituzten "irudi bizia" esan nahi duena.
Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Esfinge (mitologia) | |
---|---|
Egiptoar mitologia | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Tifon eta Ortro |
Ama | Ekidna eta Kimera |
Anai-arrebak | Lernako hidra |
Itxi
- Artikulu hau alegiazko animaliari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Esfinge».