Errukiaren Amaren basilika (eslovenieraz: Bazilika Matere Usmiljenja) Mariborreko eliza famatua da, Frantziskotarren eliza (eslovenieraz: Frančiškanskega samostana) izenaz ere ezagutzen dena.
Errukiaren Amaren basilika | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Eslovenia |
Hiri-udalerria | Maribor City Municipality |
Koordenatuak | 46°34′N 15°39′E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1900 |
Izenaren jatorria | Maria |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Maribor (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Neorromanikoa |
Dimentsioak | 17,5 () × 24 () × 57,5 () m |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
XVII mendean Kaputxinoen eliza izan zen bertan eta hiriko esloveniarren parroika nagusia izan zen. XIX mendearen amaieran kaputxinoen elizaren eta Errukiaren amaren elizaren artean Errukiaren Amaren basilika altxatu zuten frantziskotarrek. Richard Jordan arkitektu vienarrak diseinatu zuen. 1900ko abuztuaren 11.an sagaratu zuen Mihael Napotnik apezpikuak.
Hiru habearte ditu eta bi dorre handi aurrealdean. Eraikuntzan erabilitako adreilu gorriak Meljeko emakumeek ekarri zituzten.
Barnealdeko margolan gehienak Ferenz Pruszinskay margolari hungariarrarenak dira eta organoa aldiz Jožef Brandl maribortarrak egin zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.