Astronomian, gorputz baten traslazio eta errotazio periodoen balioak bat egiten dutenean, errotazio sinkronoa gertatzen dela esaten da. Honen eraginez, gorputz horrek beti aurpegi berdina erakusten dio orbitatzen duen gorputzari.

Thumb
Plutonek eta Karontek aurpegi bera erakusten diote beti elkarri.

Efektu honen adibiderik esanguratsuena Ilargiarena da; izan ere, Lurretik beti aurpegi berdina ikusten da, ez da Ilargiaren aurpegi ezkutua inoiz ikusten. Sinkronia hau modu naturalean jazotzen da, marea giltzadura deritzon prozesuaren eraginez. Izan ere, Ilargiak ez ezik, gainerako planeten satelite askok ere errotazio sinkronoa dute euren planetekiko.

Thumb
Ezkerraldean ikusten da errotazio sinkronoaren efektua dela eta, Ilargiak aurpegi bera erakusten duela zentroarekiko. Eskuinaldean, ostera, Ilargiak errotaziorik ez balu ikusiko litzatekeen mugimendua.

Errotazio sinkronoa duten gorputz batzuk

Informazio gehiago PLANETA, SATELITEA ...
PLANETA SATELITEA
Lurra Ilargia
Marte Fobos, Deimos
Jupiter Metis, Adrastea, Almatea, Tebe, Io, Europa, Ganimede, Callisto
Saturno Pan, Atlas, Prometeo, Pandora, Epimeteo, Iano, Mimas, Entzelado, Telesto, Tetis, Calipso, Dione, Rhea, Titan, Iapeto
Urano Miranda, Ariel, Umbriel, Titania, Oberon
Neptuno Proteo, Triton
Pluton Karonte (baita Pluton honekiko ere)
Itxi

Ilargia

Ilargiaren kasuan, bai traslazio bai errotazio periodoek 4 aste baino zerbait gutxiagoko iraupen bera dute. Hori dela eta, berdin dio Ilargira Lurretik noiz begiratzen dugun, beti aurpegi bera ikusiko dugu. Lurretik ikus ezin dezakegun Ilargiaren zatiari Ilargiaren aurpegi ezkutua deritzo. Lehendabiziz 1959. urtean Luna 3 sonda sobietarrak aurpegi ezkutua behatu zuen.

Nahiz eta traslazio eta errotazio periodoak bat etorri, Lurretik Ilargiaren gainazalaren %59a ikustea posible da, librazio eta paralelazio fenomenoei esker. Librazioak orbita eszentrikoa dela eta Ilargiaren abiaduraren aldaketen eraginez sortzen dira. Honek gainazalaren 6º inguru gehiago behatzea ahalbidetzen digu. Bestalde, paralelazioa efektu geometriko bat da: Lurraren gainazaletik baliteke behatzailea Lurraren eta Ilargiaren zentroak lotzen dituen lerrotik distantzia nahikora egotea, eta horri esker, Ilargiaren gainazalaren beste 1º inguru arte ere behatzea posible da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.