Errotazio sinkrono
Gorputz astronomio baten errotazio eta traslazio periodoek bat egitean ematen den fenomeno fisikoa. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Astronomian, gorputz baten traslazio eta errotazio periodoen balioak bat egiten dutenean, errotazio sinkronoa gertatzen dela esaten da. Honen eraginez, gorputz horrek beti aurpegi berdina erakusten dio orbitatzen duen gorputzari.
Efektu honen adibiderik esanguratsuena Ilargiarena da; izan ere, Lurretik beti aurpegi berdina ikusten da, ez da Ilargiaren aurpegi ezkutua inoiz ikusten. Sinkronia hau modu naturalean jazotzen da, marea giltzadura deritzon prozesuaren eraginez. Izan ere, Ilargiak ez ezik, gainerako planeten satelite askok ere errotazio sinkronoa dute euren planetekiko.