![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/cf/Errolan.jpg/640px-Errolan.jpg&w=640&q=50)
Errolan
Orreagako gudan hildako Bretainiarren zaldun buruzagi ospetxua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Errolan (frankoeraz: *Hrōþiland; latinez: Hruodlandus, Rotholandus; italieraz: Orlando, Rolando) VIII. mendeko buruzagi franko bat zen, Bretainiako markako zaindaria eta Karlomagnoren iloba. Annales Regni Francorum eta Vita Karoli Magni franko karolingiar kronikek ematen dute haren berri, 778ko Orreagako gudua dela eta. Hala ere, haren inguruan sortutako XII. mendeko Errolanen kantuagatik da ezaguna nazioartean; Euskal Herrian, Pirinioetan eta beste ahozko tradizio batzuetan, berriz, kantu hori oinarri hartuta sortutako pertsonaia mitologikoarengatik eta kondairengatik.
Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Errolan | |
---|---|
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | zalduna |
Heriotza | guduan hila |
Familia | |
Bikotekidea(k) | Aude (en) ![]() |
Itxi
![Errolan](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/cf/Errolan.jpg/640px-Errolan.jpg)