Erriberriko Antzerki Jaialdia
Erriberrin abuztuan egindako antzerki klasiko jaialdia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Erriberriko Antzerki Jaialdia urtero Nafarroa Garaiko Erriberri herrian uztaileko bigarren hamabostaldian abuztu hasierara arte ospatzen den kultur ekitaldia da, egutegian gutxienez hiru asteburu barne hartzen dituena. Urrezko Mendeko antzerki-ondareari eskainita dago, eta, herriko jauregiko espazio historikoaz gain, aire zabaleko hainbat agertoki ditu, garrantzitsuena kaban, ia 500 ikuslerentzako edukierarekin. Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Gobernuak antolatzen dute jaialdia, Erriberriko Udalaren laguntzarekin. 2000. urteaz geroztik, Erriberriko Jaialdiak ikastaroak eta tailerrak eskaintzen ditu Nafarroako Antzerki Klasikoaren Jardunaldien barruan.
Datu azkarrak Sorrera, Lekua ...
Erriberriko Antzerki Jaialdia | |
---|---|
Sorrera | 2000 |
Lekua | Erriberri (Nafarroa Garaia) Euskal Herria |
Sortzailea | Nafarroako Gobernua Baluarte Fundazioa |
Egoitzak | Erriberriko Errege Jauregia |
Webgunea | www.festivalteatroolite.es |
Itxi