Errefluxu gastroesofagikoa, urdaileko edukia hestegorrira bueltatzen denean gertatzen da. Errefluxu hau fisiologikoa izan daiteke kardias esfinterraren erlaxazio iragankorra ematen denean, adibidez janari oparo baten ostean. Baina normalean patologikoa da.