![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/79/First_Mate.jpg/640px-First_Mate.jpg&w=640&q=50)
Erotismo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erotismoa (antzinako grezieratik ἔρως: érōs) libido edo sexu-gogoa piztu eta sexu-kitzikapena sorrarazten duten esperientzia, irudikapen eta jokabideen multzoa da. Erotismoaren baitan dagoen zerbaiti erotiko deritzo. Erotikoak izan daitezke gorputz biluziak, usain bat, abesti bat nahiz esaldi bat, baldin eta sexu-kitzikapena sortzen badute. Erotismoa eta pornografia ezberdintasun nabarmenak dituzte: pornografiak sexu-harremanak modu esplizituan azaltzen ditu, erotikoak ere izan daitezkeenak, pertsona eta egoera zein diren; pornografiarik gabeko erotismoa ere posible da, sexu-kitzikapena eragiten duen begirada baten kasuan, adibidez. Egun, erotismoa pertsonen arreta erakartzeko publizitate-baliabide arrunta da, lentzeriaren kasuan adibidez. Historian zehar ere arte erotikoa eta literatura erotikoa genero artistiko garrantzitsuak izan dira kultura askotan.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/79/First_Mate.jpg/640px-First_Mate.jpg)