Denbora adierazteko, orratzen ordez digituak baliatzen dituen erlojua From Wikipedia, the free encyclopedia
Erloju digitala ordua zenbakien bidez adierazten duen erlojua da, orratzen bidez egiten duen erloju analogikoa ez bezala. Erloju digitalen funtzionamendua normalean elektronikoa da, nahiz eta badira ordenagailu emuladoreak ordenagailuaren pantailan bai erloju analogikoak eta digitalak bistaratu ditzaketeenak.
Josef Pallweber Suitzako erlojugileak, Salzburgon (Austrian) jaiotakoa, erloju mekaniko-digitaleko eredua sortu eta fabrikatu zuen 1956an. Erloju digital baten lehenengo patentea Estatu Batuetan D.E Protzmann-ek egin zuen eta beste batzuek, 1956ko urriaren 23an, patente honek iratzargailu digitala deskribatzen du. D.E Protzmann-ek eta bere bazkideek beste erloju digital bat ere patentatu zuten 1970ean, mugitzen ziren gutxieneko pieza batzuk erabiltzen zituena.
1970ean, LED pantaila zuen lehenengo eskumuturreko erloju digitala pilaka ekoiztu zuten, Hamilton Watch Company-k ekoitzitakoa. Erloju hori egin zuten aurreko bi urtekoa gogora ekarriz, konpainia berak Stanley Kubrick-en 2001: A Space Odyssey (1968) filmaren erloju prototipo digitala sortu zuenean.
70. hamarkadan zehar, hasi berri zen arren, erloju digitalen garapen handia egon zen, horrelako gailuen ospea etengabe handitzen joan zen urteetan zehar.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.