aktore kanadarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Erica Durance (Calgary, 1978ko ekainaren 21a) Kanadako aktorea da. Smallville telesailean Lois Lane-ren rola betetzeagatik egin zen ezagun. Ondoren Alex Reid doktorea izan zen Saving Hope telesail kanadarrean.
Erica Durance | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Calgary, 1978ko ekainaren 21a (46 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Familia | |
Ezkontidea(k) | David Palffy (2005 - |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Kanadako Alderdi Liberala |
|
Calgaryn jaio bazen ere Albertako Three Hills herriko indioilar haztegi batean hazi zen[1]. Abeslari klasikoa izateko bideratu bazuten ere aktore izatea zuen amets. 1996an Wesley Parkerekin ezkondu zen eta haren abizena hartu zuen. 1999an Vancouverrera joan zen aktore profesionala izateko asmoz. Yaletown Actors Studion egin zituen ikasketan. 1999an Parkerretaz banatu eta 2001ean David Palffy irakaslearekin ateratzen hasi zen. 2005ean ezkondu ziren.
Iragarkiak egin zituen aurrena[1] eta ondoren hainbat telesailetako ataletan agertu zen, denetan ezagunena Stargate SG-1 telesailekoa, Teal'c pertsonaiaz maitemintzen zen liburuzain intergalaktikoa izan zen[2]. Urte berean The Chris Isaak Show komediako atal batean agertu zen. Hasierako urteetan Erica Parker izena erabili zuen.
2004an egindako casting batean Smallville telesailean Lois Lane izateko aukeratua izan zen[3]. 4. denboraldian sartu zen ohiko aktore gisa eta 5. denboralditik aurrera protagonista bihurtu zen. 2011 artean jarraitu zuen telesailak, bitartean telefilme batzu egin zituen. 2006an FHM aldizkariak Munduko 100 emakumezko sexienen zerrendan 38. postuan kokatu zuen[4]. Hurrengo urteetan antzerako zerrendetako ohikoa izan zen, eta FHM eta Maxim aldizkarietako azalean agertu zen.
2012an Saving Hope telesailean[5] berriz ere protagonista papera izan zuen, Alex Reid doktorea izan zen, zirujau nagusia[6]. Telesailaren ekoizlea ere bazen eta atal bat berak zuzendu zuen[7]. 3. denboraldian haurdun gelditu zen eta pertsonaia ere bai, noski. 2017 arte iraun zuen telesailak. Supermanen inguruko telesailekin jarraituz Supergirl telesailean ohiko aktorea izan zen[8], eta Batwoman telesailean berriz Lois Lane izan zen[9].
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2002 | The Untold | Tara Knowles | |
2003 | House of the Dead | Johanna | Erica Parker izena erabili zuen |
2004 | The Bridge | Amy | Laburmetraia |
2006 | The Butterfly Effect 2 | Julie Miller | |
2010 | Sophie and Sheba | Natalia | |
2012 | Tim and Eric's Billion Dollar Movie | Pariseko zerbitzaria | |
2015 | Painkillers | Trudy |
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2001 | The Lone Gunmen | Dantzaria | Atal bat |
2003 | Devil Winds | Kara Jensen | Telefilmea. Erica Parker izena erabili zuen |
111 Gramercy Park | Maddy O'Donnell | Telefilmea | |
2004 | The Chris Isaak Show | Ashley | Atal bat. Erica Parker izena erabili zuen |
Tru Calling | Angela Todd | Atal bat | |
Andromeda | Amira | Atal bat | |
Stargate SG-1 | Krista James | Atal bat | |
The Collector | Rachel Slate | Atal bat | |
2004–2011 | Smallville | Lois Lane | Protagonista, 141 atal |
2006 | Island Heat: Stranded | Carina | Telefilmea |
2007 | I Me Wed | Isabelle Darden | Telefilmea |
2009 | The Building | Jules Wilde | Telefilmea |
Final Verdict | Megan Washington | Telefilmea | |
Beyond Sherwood Forest | Maid Marian | Telefilmea | |
2011 | Charlie's Angels | Samantha Masters | Atal bat |
2012 | Harry's Law | Annie Bilson | Atal bat |
6 passi nel giallo | Angela/Christine | Atal bat | |
2012–2017 | Saving Hope | Alex Reid doktorea | Protagonista, 85 atal |
2014 | Wedding Planner Mystery | Carnegie Kincaid | Telefilmea |
2017–2019 | Supergirl | Alura Zor-El Noel Neill agentea |
Ohiko aktorea, 10 atal |
2019 | Batwoman | Lois Lane | Atal bat |
The Christmas Chalet | Grace | Telefilmea | |
Christmas Stars | Layla | Telefilmea | |
2020 | Private Eyes | Lauren Campbell | atal bakarra |
2021 | The Enchanted Christmas Cake | Gwen | Telefilmea |
Open By Christmas | Simone | Telefilmea | |
2022 | North to Home | Hannan | Telefilmea |
Girl in the Shed: The Kidnapping of Abby Hernandez | Zenya | Telefilmea | |
Color My World With Love | Emma | Telefilmea | |
We Need a Little Christmas | Julie | Telefilmea | |
2023 | Unexpected Grace | Noelle | Hallmark Movies & Mysteries |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.