Epikondilitis laterala edo tenislariaren ukondoagaixotasun muskular gogorra izan daiteke. Izenak berak adierazten duenez, oso lesio arrunta da tenislarien artean. Ukondoaren hezurren kanpoko aldeko tendoi eta giharretan gertatzen den lesio oso mingarria da. Muskulu eta lotailu hauen zenbait zuntz apurtzen dira, mugimendu jakin bat asko errepikatzen delako.
Tenislariaren ukondoaren bariante bat golfariaren ukondoa da; funtsean, bi lesioak berdinak dira, baina golfariarena ukondoaren barruko aldean gertatzen da, eta tenislariarena kanpoko aldean.