Enontekiöko herriak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nahiz eta beti bateraturik aurkezten diren, hainbat herrixketan dago antolatua udalerria; izan ere, ez dago Enontekiö izeneko biztanle-gunerik. XVIII. mendean Errusiar Inperioak Finlandia bereganatu zuenean eta Suediako eta Norvegiako mugak itxi egin zituztenean, 1889an eta 1852an, elur-oreinen abeltzaintzatik bizi ziren bertako herritarrak iparralderantz jo ezinik gelditu ziren. Mugen itxiera eta beraien bizimoduaren aldaketa ozenago salatzeko, 1877. urtean, gaur egun Enontekiö osatzen duten herrixkak batu egin ziren udalerri bat sortzeko. Muonionjoki eta Tornionjoki ibaietako muga berriak ezarri zirenean, gainera, Kaaresuvanto eta Kuttanen bezalako herrixkak alde suediarrean eta finlandiarrean banatuak izan ziren. Herrixka gehienak hego-mendebaldean daude, Könkämäeno eta Muonionjoki ibaien hertzean, Suediako mugan.