![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/32/Blyton_blue_plaque.jpg/640px-Blyton_blue_plaque.jpg&w=640&q=50)
Enid Blyton
From Wikipedia, the free encyclopedia
Enid Mary Blyton (1897ko abuztuaren 11, East Dulwich, Londres – 1968ko azaroaren 28a, Hampstead, Londres) ingeles idazle bat izan zen. Haur literaturan nabarmendu zen, Enid Blyton bere ezkongabe izenaz nahiz Mary Pollock ezkondu izenaz 600 idazlan baino gehiago idatzi zituen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Enid Blyton | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Enid Mary Blyton |
Jaiotza | East Dulwich (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Hampstead eta Londres, 1968ko azaroaren 28a (71 urte) |
Hobiratze lekua | Golders Greeneko Erraustegia |
Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Hugh Alexander Pollock (1924ko abuztuaren 28a - 1943) Kenneth Fraser Darrell Waters (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Ipswich High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, poeta, maisu/maistra, haur literaturaren idazlea, gidoilaria eta irakaslea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Mary Pollock |
Genero artistikoa | haur literatura |
enidblytonsociety.co.uk | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Itxi
Zeozerrengatik oroitua baldin bada, haur literaturan mundu mailan ezagunak diren Bostak ("The Famous Five") haur koadrila edo taldearen sortzailea izateagatik da. Koadrila hau bere eleberrietako protagonista nagusia da, istorio horietako misterioak eta bitxikeriak ikertu ohi dituztelarik.
Hiru istorio mota ditu:
- Egoera berezietan krimenak edo misterioak argitzen dituzten haurrak, era guztietako abenturetatik pasatzen.
- Bigarren mota emakume-barnetegietan garatzen da, eta haren bilbeak garrantzi handiagoa ematen die eguneroko egoerei.
- Hirugarren mota fantasia da. Liburu horietan haurrak mundu magiko batean bizi dira, eta maitagarriak, iratxoak, gnomoak, elfoak eta fantasiazko beste izaki batzuk aurkitzen dituzte.