English Football League Championship
From Wikipedia, the free encyclopedia
English Football League Championship edota Championship (euskaraz Ingalaterrako Futbol Liga Txapelketa edota Txapelketa) Ingalaterrako bigarren futbol liga txapelketa garrantzitsuena da, Premier Leagueren ondoren. Beste herrialdeetako bigarren mailako ligen parekidea da. 24 taldek osatzen dute, ingeles taldeez gain Galesko talde bat ere lehiatzen da.
Datu azkarrak Ingalaterrako Futbol Liga Txapelketa ...
Ingalaterrako Futbol Liga Txapelketa English Football League Championship | |
---|---|
Antolatzailea | The Premier League |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 2004 1992-2004, League One 1892-1992, LEague Two |
Eremua | ![]() ![]() |
Taldeak | 24 |
Maila | 2 |
Igoera | Premier League |
Jeitsiera | League One |
Garaipen gehien | hainbat (2 txapelketa) |
Txapelduna | Burnley (2022-23) |
Webgunea | Webgune ofiziala |
Itxi
Urtero liga honetako lehen postuetan amaitzen duten taldeak Premier Leaguera igotzen dira, aldiz, azken postuetakoak English Football League One ligara jaisten dira.
2004an sortu zen, baina berez bigarren mailako ingeles futbol liga beste izendapenekin bazegoen: Division Two (1892-1992) eta Division One (1992-2004).