From Wikipedia, the free encyclopedia
Energia ez berriztagarriak gizakiok erabiltzen ditugun heinean agortu egiten direnak dira. Beraz amaitu egin ahal dira, eta behin amaituz gero ezin dira berriro lortu. Energia berriztagarriaren guztiz kontrakoa da. Energia mota honek, kantitate finko batean naturan aurkitzen diren energia iturriei erreferentzia egiten dio. Gainera, energia iturri hauek agortzen direnean, ezin dira ordezkatu, horretarako baliagarria den produkzio sistemarik existitzen ez delako.
Ikatza, petrolioa eta gas naturala erregai fosilak dira, dauzkaten aldaera guztietan. Duela milioika urteko biomasatik datoz, eta, presio- eta tenperatura-baldintza egokietan, energia-propietateak zituzten substantzia bihurtu ziren. Baina prozesu hori gauzatzeko presio eta tenperatura baldintza jakin batzuk eta milaka, milioika, urte behar izan ziren.
Erregai fosila zuzenean erabil daiteke, labeetan, berogailuetan, galdaretan eta motorretan errez, beroa eta ondorioz mugimendua lortzeko. Zentral termiko edo termoelektrikoetan elektrizitatea sortzeko ere erabil daiteke. Horietan, erregai horiek erretzean sortzen den beroaren bidez, ur-lurruna lortzen da, eta, presiopean, sorgailu elektriko bat eskuarki turbina bat martxan jartzeko gai da.
Erregai nuklearrak uranioa, plutonioa eta, oro har, erreaktoreen eragiketarako egokiak diren elementu kimiko guztiak izan daitezke, (fisio nuklearraren bidez energia sortzeko gai diren elementuak dira). Adibide gisa, itsaspeko nuklear baten erreaktorean edo zentral nuklearr batean erabil daitezke; horiei % 4 inguruko uranio aberastasuna nahikoa zaie.
Energia nuklearra zentral nuklearretan elektrizitatea sortzeko erabiltzen da. Ekoizpen-prozedura zentral termoelektrikoetan erabiltzen denaren oso antzekoa da. Desberdina da beroa ez dela errekuntzaz sortzen, materialen fisioaz baizik. Berez, ez dira erregaiak, energetikoak baizik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.