Enbor entzefaliko
ardatz zerebroespinalaren zatia; bizkarrezur-erraboilak, mesentzefaloak eta garun-protuberantziak osatzen dute From Wikipedia, the free encyclopedia
ardatz zerebroespinalaren zatia; bizkarrezur-erraboilak, mesentzefaloak eta garun-protuberantziak osatzen dute From Wikipedia, the free encyclopedia
Enbor entzefalikoa, enbor zerebrala edo zurtoin zerebrala ere deitua; mesentzefaloak, entzefaloaren enborreko zubia (Valorioren zubia izenarekin ere ezagutua ) eta bizkarrezur–erraboilak (muin luzanga izenarekin ere ezagutua ) osatzen dute.
Enbor entzefaliko | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | burmuina |
Kokapena | burmuina |
Konponenteak | bizkarrezur-erraboila Entzefaloaren enborreko zubia mesentzefaloa |
Identifikadoreak | |
Latinez | truncus encephali |
MeSH | A08.186.211.132 |
TA | A14.1.03.009 |
FMA | 79876 |
Terminologia anatomikoa |
Aurreko garunaren , bizkarrezur-muinaren eta nerbio periferikoen arteko komunikazio biderik handiena da. Enbor entzefalikoak hainbat funtzio kontrolatzen ditu; horien artean, arnasketa, bihotz-erritmoaren erregulazioa eta soinuaren lokalizazioaren lehen mailako alderdiak; azken hau substantzia grisez eta zuriz osaturik. Substantzia grisak nukleoak eratzen ditu substantzia zuri barruan; substantzia zuria hiru mota ezberdinetan sailkatu ahal izatea eragiten duena:
1. Garezur-pareen jatorri erreala irudikatzen duten erdialde segmentarialak.
2. Enbor entzefalikoan dauden nukleoak; hiru elementu hartzen dituztenak:
3. Eraketa edo substantzia sarekera: efektu erraztailea edo inhibitzailean jardunez, hainbat prozesutan parte hartzen duten neurona – multzoa; ala nola, lo – bijilia egoera.
Garezur-pareen jatorri erreala irudikatzen dute, eta somatomotorea, somatosensitiboa, biseromotora eta biserosensitiba jarduerarekin bat datoz. Somatomotores-a nukleoak bi zutabetan banatzen dira: Dortsal bat, somatiko jatorria duten muskuluetako inerbazioaren eragilearen arduraduna den lerro ertainetik hurbil dagoena; eta begietako eta mihiaren muskuluetako muskulu eragile estrintsekoak baita nukleoak barne hartzen dituena:
1. Trigeminoaren motorra edo nukleo mastekatzailea: protuberantziaren nagusia. Bertatik irteten dira trigeminora gehituko den nerbio mastekatzailea osatzen duten nerbio-zuntzak edo V. garezur-parea.
2. Aurpegikoa edo VII . parea: protuberantziaren beheko alderdian dago kokaturik. Hemendik aurpegiko nerbioa edo VII. garezur-parea irteten da. Irtetean, bere axoia lerro ertainera zuzentzen da lehenik eta behin kanpoko motor okularraren nukleoa inguratu egiten du eta horrela, aurpegiko lehen belauna eratzen dute; (gertaera honek ezkerreko aldean baita eskuinean ematen direla kontuan izan behar da). Honen ondoren entzefaloaren enborretik irteten da alde batetik.
3. Anbiguoa: elkarturiko bi nukleok osatzen dute. Erraboilean eta protuberantzian zehar hedatzen da. Somatomotoras zuntzen jatorria da, goitik beherantz, baita glosofaringearena, eta neumogastrikoarena.
4. Osagarria edo espinala: mendekoena da. Bertatik ateratzen da bigarren mailako nerbioa (XI. garezur-parea). Egile batzuek nukleo anbiguoaren eratzailetzat hartzen dute. Bizkarrezur-muin zerbikalean jarraitzen du bizkarrezurreko nerbioko nukleoarekin.
Nukleo somasensitiboak ere bi zutabetan bana daitezke:
1. Estatu akustikoak, nukleo bestibularretan azpisailka daitezkeenak ( hauek, orekarekin dute erlazioa ). Kanpoko angeluko laugarren bentrikuluko zoruan daude kokaturik, non bertan, eminentzia edo trigono akustikoa osatzen dute.
2. Faszikulu bakartiko nukleoa , laugarren bentrikuluko zoruko kanpoko hegal zuriari dagokio, eta Wrisber-eko bitartekariaren (VII. bis); glosofaringeoko (IX.) eta nerbio zehaztugabeko (X.eko) jatorri erreala da; azken honetan sortzen dira VII. bis eta IX. zuntzak , dastamen – nukleoa osatzen dituztenak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.