![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e9/Emakunde_logoa.jpg/640px-Emakunde_logoa.jpg&w=640&q=50)
Emakunde
Emakumearen Euskal Erakundea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Emakunde-Emakumearen Euskal Institutua Euskal Autonomia Erkidegoko politika, ekonomia, kultura eta gizarte-bizitzako alor guztietan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko benetako eta egiazko berdintasuna lortzea helburu duen erakunde ofiziala da.
- Artikulu hau genero-berdintasunaren aldeko erakunde ofizialari buruzkoa da; inauterien aurreko jaiak gaitzat duena beste hau da: «Gizakunde, Emakunde eta Orakunde»
Artikulu honek autopromozio eta publizitate kutsua du. Idazketa aldatzen, erreferentziak gehitzen edo bestelako iritziak azaltzen ez badira, baliteke ezabatua izatea. (eztabaida) |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e9/Emakunde_logoa.jpg/320px-Emakunde_logoa.jpg)
1981ean, Institutua sortu zenean, helburu bezala ezarri zituen sexuen arteko berdintasuna errazteko bideei bultza egitea, hori bete-betean lortzeko eragozpen izan daitezkeen izatezko eta lege aldeko oztopo guztiak desagertaraztea, eta bereizkeria mota guztiak ezabatzea. 2005ean Legea onartu zen berdintasunaren Legea onartu zenetik hasierako helburu eta erronkak lortutako aurrera pausoei egokitzen joan da, lehentasunetako bat Berdintasunaren Lege horren betetzearen ardura izanik.Hurbileko erakundea izan nahi du Emakundek, gizartea eraldatzeko helburua duen proiektu feministaren eta berdintasunaren alde lan egiten duten guztien helburuekin bat egiten duena.