Elikagaien kutsadura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Elikagaien kutsadura edo elikagai-arriskua kontsumitzailearen osasunean efektu negatiboak izan ditzakeen elementu arrotz oro izan daiteke.
Kutsaduraren iturri nagusiak ondorengoak dira:
- Izurriteak, hala nola izaki bizidunak.
- Tresnak eta biltokiak, higiene txarragatik.
- Zaborrak.
- Elikagaien manipulatzailea bera, higiene faltagatik.
- Bestelako jakiak, kutsadura gurutzatua sortzen dutenak (kutsatzailea elikagai batetik beste batera igarotzea, adibidez). Elikagai gordinen nahiz sukaldatuen artean gertatzen da hori, edota tresna berdinak jaki desberdinekin erabiltzeagatik.
Elikagaiarekiko arrotza den elementu horren iturriaren arabera, horrela sailka daitezke: