Elasmobrankio
Eskeleto kartilaginosoa, hortz ugariko ahoa eta 5-7 bitarteko brankia-pare dituzten arrainei esaten zaie. Orokorki haragijaleak izaten dira. 815 marrazo- eta arraia-espezie biltzen dituen Elasmobranchii subklasea osatzen dute. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Elasmobrankioek (Elasmobranchii) Chondrichthyes arrain klasearen bi azpiklaseetako bat osatzen dute. Barnean marrazoak (Selachimorpha goiordena) eta arraiak (Batoidea goiordena) hartzen ditu.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Elasmobrankio | |
---|---|
Siluriar-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Chondrichthyes |
Subklasea | Elasmobranchii Bonaparte, 1838
|
Itxi
Eskeleto kartilaginosoa, 5-7 zakatz-arrail pare, bizkar-hegal zurrunak eta gorputza ezkata plakoide txikiz estalia dituzte. Hainbat hortz ilara izaten dituzte. Ez dute igeri-maskuririk. Barne ernalkuntza daukate, arren bular-hegalak organo kopulatzaile bilakatu baitira. Banaketa zabala dute ur tropikal eta epeletan[1].