From Wikipedia, the free encyclopedia
Ehiza, Arrantza, Natura eta Tradizioak (Chasse, pêche, nature et traditions, CPNT) 1989an sortutako Frantziako alderdi politiko bat da. Bere helburua landa eremuko Frantziaren (ruralité) balioak eta tradizioak defendatzea da. Sortzailea Jean Saint-Josse bearnotarra da eta berau izan da presidentea 2008 arte; harrezkero Frédéric Nihous da alderdiko burua. Nihous Valenciennesen (Nord) jaioa bada ere Pauen bizi da, alderdiaren estatu mailako egoitza hiri okzitaniar honetan kokatzen delako.
Chasse, pêche, nature et traditions | |
---|---|
Buruzagia | Frédéric Nihous |
Sorrera | 1989 |
Egoitza nagusia | BP 87546 64075 Paue |
Ideologia politikoa | Kontserbadurismoa, tradizionalismoa, |
Nazioarteko kidetza | Demokrazien eta Desberdintasunen Europa |
www.cpnt.fr |
Europako Parlamentuan "Desbedintasunen eta demokraziaren Europako Taldeko" kide da.
Alderdi honek zenbait hauteskundetan emaitza oso onak bildu ditu Iparraldean. Udalerriei dagokienez, alkatetza bat ere gobernatzen du, Amikuzeko Aiziritze-Gamue-Zohaztin Guy Eneko baita auzapeza. Eneko da alderdiak Euskal Herrian duen pertsonarik ezagunena eta Akitaniako eskualde-kontseilaria ere da.
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.