Eguzkiaren Piramidea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eguzkiaren Piramidea (gaztelaniaz: Pirámide del Sol) Teotihuacango eraikinik handiena da. Piramidea Hildakoen galtzadan dago, Ilargiaren Piramidea eta antzinako hiriaren artean.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Eguzkiaren Piramidea | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Mexiko |
Mexikoko estatu | Mexikoko estatua |
Koordenatuak | 19°41′33″N 98°50′38″W |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 65 () m |
Itxi
Eraikitze-lanak Tzacualli garaian hasi zituzten. Teotihuacan, Ertamerikako hiri nagusi bezala garatzen hasi zenean. 63,4 metroko altuera du. Tontorrean, tamaina handiko idolo baten tenplu bat eta estatua bat zeuden; orain, gainazal irregularreko plataforma karratu bat baino ez da geratzen. Bere nukleoa, adobezkoa da, eta, antzina, dena, iztuku gaineko margoz estalita zegoen.