Eguzkiaren irradiazioa biltzeko gailua, espazio-ontziak bultzatzeko balio dezakeena. Bultzada txikia bada ere, berean irauten du Eguzkiak ikusgai dirauen bitartean. From Wikipedia, the free encyclopedia
Eguzki-bela espazio zunda eta espaziontzientzako motorren erabilpenaren alternatiba edo gehigarria den propultsio sistema bat da. Eguzki-belek espaziontzietatik kanpo dauden iturriek sortu edo igorritako bulkadak bereganatzen dituzte, modu honetan espaziontziek ez dute eurekin batera motor edo erregairik garraiatu beharrik, espaziontziaren pisua nabarmenki arinduz, eta horrela abiadura handiagoak hartzea ahalbideratuz. Bereganatzeko gai diren bulkada-iturrien arabera, motorrak bi multzo handietan sailka daitezke:
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Eguzki-belek eskeintzen duten potentzia eskasa dela eta, metodo honekin propultsatuak diren espaziontziak espaziora ohiko suziri baten bidez jaurti behar dira. Jada atmosferatik kanpo daudela, beren azelerazioa oso geldoa da, beren abiadura 100 km/h-ko areagotzeko egun osoa behar izan baitezakete. Halere, suziriek ez bezala, bulkada bela batean etenaldiekin burutzen da, ondorioz denboraren poderioz belek gaur egungo zurrusta-propultsio bidezko sistemek baino abiadura askoz ere handiagoak lor ditzakete.
Eguzki-belen garapena nahiko berria da, eta gaur egun arte IKAROS zunda bakarrik lortu da arrakastaz jaurtitzea, partzialki metodo honekin propultsatua, baina XXI. mendearen hasieran espazio-agentziak teknologia honen garapenean dihardute. Eguzki-belei buruz "egunen batean izarretara eraman gaitzakeen teknologia ezagun bakarra" dela esan izan da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.