Balio eguneratu garbia —labur, BEGinbertsio-proiektu batek denbora zehar ekarriko dituen diru-sarrerak eta irteerak une jakin batera bildu, interes-tasa batez eguneratu ondoren, eta batura kalkulatzea da, inbertsioa errentagarria izango den erabakitzeko.

uneko zenbatekoa duen diru-fluxu positibo bat horrela eguneratzen da, kapitalizazio konposatua erabiliz:

Fluxu eguneratu guztiak batu eta inbertsioak dakartzan kostu eguneratuak kendurik, emaitza positiboa bada, inbertsioak dakartzan diru-sarrerek irteerak konpentsatu egiten dituztela esan nahi du eta beraz inbertsioa burutzea errentagarria dela alde honetatik. Bestela, negatiboa bada alegia, diru-sarrerek irteerak estali ere egiten ez dituztela esan nahi du.

Adibidea

Inbertsio-proiektu batek 100.000 euroko makina berri baten erosketa dakar. Bestelako kostuak 5.000 eurokoak dira urteko, 6 urtean zehar. Diru-sarrerak 30.000 eurokoak izango dira urteko eta 6 urtetan zehar. Enpresak ezartzen duen eguneratzeko interes-tasa %10ekoa da.

Honako taula honetan, urteko diru-fluxuak eguneratu egiten dira:

Informazio gehiago , ...
UrteaDiru-fluxuakBalio eguneratuak
T=0-100,000
T=122,727
T=220,661
T=318,783
T=417,075
T=515,523
T=614,112
Itxi

Balio eguneratu guztien batura 8,881.52 eurokoa da. BEG positiboa denez, proiektua aurrera eramateak irabaziak ekarriko lituzke eta beraz, proiektua aurrera eraman behar dela erabaki behar da. Nabarmendu behar da, ordea, BEG balioa aldatu egitern dela eguneratzeko baliatzen den interes-tasa zein den eta beraz, kontuz aukeratu beharko dela.

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.