Efod izenekoa, hebreeraz: אֵפוֹד, Israelgo apaiz nagusiek erabiltzen zuten jantzia da.

Thumb
Apaiz nagusi judua, soinean efod jantzi horia daramala (The History Of Costume, Braun & Schneider, c.1861-1880)

Tunikaren gainetik janzten zuten eta bitxi sakratuak izaten zituen bularraldetik zintzilik, baina ez dago argi zein zen bitxi horien esanahia; dena dela, batez ere gurtzarako erabiltzen zuten. Honen antzeko jantzi bat, lihozkoa, erabiltzen zuten apaiz nagusi ez zirenek. Itun Zaharrean azaltzen da hitz hau.

« 6 «Efoda, urrez, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz apain brodaturik egingo dute. 7 Bi sorbalda-babeski izango ditu, bi ertzetatik lotzeko. 8 Ertzak lotzeko xingola efodari atxikia egongo da, eta urrez, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz egina. 9 Hartu gero bi onize harri eta zizelkatu haietan Israelen hamabi semeen izenak, 10 zaharrenetik gazteenera, sei izen harri batean eta sei bestean. 11 Zizelkatu bi harrietan Israelgo leinuen izenak, zilarginak zigiluak zizelkatzen dituen eran, sartu urre-begietan 12 eta ipini efodaren sorbalda-babeskietan. Honela, israeldarren izenak oroigarri gisa eramango ditu Aaronek Jaunaren aurrera. 13 Urre-harizko apaingarriak eginen dituzu 14 eta urre garbizko bi katetxo, soka bihurrituen erara, eta katetxoak urre-harizko apaingarrietan ezarriko.  »

Biblia- Irteera, 28. atala

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.