![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a6/Photoelectric_effect_in_a_solid_-_diagram.svg/langeu-640px-Photoelectric_effect_in_a_solid_-_diagram.svg.png&w=640&q=50)
Efektu fotoelektriko
Zenbait substantziak, erradiazio elektromagnetikoa jasotzen dutenean, elektroiak igortzea. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Efektu fotoelektrikoa erradiazio elektromagnetikoz (X izpiak, argi ikusgaia...) erasotua izan ondoren, materiatik elektroiak erauztearen fenomeno elektroniko-kuantikoa da [1]. Testuinguru honetan, emititu edo erauzitako elektroiak fotoelektroi bezala ere dira izendatuak. Efektu honek Hertz Efektua izena ere badu, [2] [3] Heinrich Rudolf Hertzek aurkitu baitzuen, haatik izendapen hau ez da jada erabilia.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a6/Photoelectric_effect_in_a_solid_-_diagram.svg/320px-Photoelectric_effect_in_a_solid_-_diagram.svg.png)
Efektu fotoelektrikoaren azterketak, argiaren izaera kuantikoaren ulermenean pauso garrantzitsuetara eraman zuen, baita uhin-partikula dualtasuna kontzeptuaren eraketan eragin ere.[1]