From Wikipedia, the free encyclopedia
Edmond Henri Fischer (Shanghai, Txina, 1920ko apirilaren 6a - Seattle, Washington, 2021eko abuztuaren 27a) estatubatuar biokimikaria izan zen. Zazpi urte zituela, gurasoek Suitzara bidali zuten ikastera. Genevako Unibertsitatean egin zuen kimikako doktoregoa. 1953tik aurrera, Edwin Krebsekin lan egin zuen Washingtongo Unibertsitatean. 1992an, Medikuntzako Nobel saria jaso zuen Krebsekin batera, zelularen oinarrizko mekanismoei buruz 1950eko hamarkadan egin zituzten aurkikuntzengatik eta, batez ere, proteinen fosforilazioari buruzko ikerketengatik, garrantzi handikoak baitira minbiziaren eta beste gaixotasun batzuen aurkako borrokan.
Edmond Henri Fischer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Shanghai French Concession (en) , 1920ko apirilaren 6a |
Herrialdea | Suitza Ameriketako Estatu Batuak Italia (1920 - 1939) |
Heriotza | Seattle, 2021eko abuztuaren 27a (101 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Genevako Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Kurt Heinrich Meyer (mul) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria, unibertsitateko irakaslea eta kimikaria |
Enplegatzailea(k) | Washingtongo Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia European Molecular Biology Organization (en) Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Istituto Veneto di Scienze, Lettere ed Arti (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.