Arroka sedimentario ez-klastikoa, disolbatzailea osorik edo erabat lurruntzean bertan disolbatuta dauden solutu edo gatzak hauspeatzearen ondorioz sortutako mineralez osatua From Wikipedia, the free encyclopedia
Ebaporita arroka sedimentario ez detritikoa da, prezipitazio kimikoz eratzen baita. Horregatik mineral mota bakarrekoak izaten dira normalean.
Ebaporita | |||
Arroka sedimentarioa |
---|
Aintzira eta kostaldeko itsasertzetan sortzen dira, disolbaturiko mineral kontzentrazio handiak dakarren kristalizazioz. Horretarako uraren saturazio maila handia izan behar da, eta lurrunketak azkartu egiten du prozesua. Horrela beraz, klima bero eta lehorretan oso ohikoak izaten dira ebaporitak, Itsaso Hilean kasu. Erliebe endorreikoetan agertzen dira normalean.
Gizakiak aprobetxamendu ekonomikorako interesgarria kontsideratzen badu artifizialki eragiten du ebaporitaren sorrera. Adibide onenak gatzagak dira. Ur gesala plaka lauetan ezartzen da eta eguzkiak berotu ondoren ura lurrundu egiten da, prezipitarturiko gatza lortu ahal izateko. Euskal Herrian hainbat gatzaga ditugu, ezagunena Gesaltza Añana da. Leintz Gatzagan bestela egiten zen, ur gesalez dorlak (lapikoak) betetzen ziren eta ondoren sutan jarri, ura lurrundu zedin.
Osagai nagusia duten mineralaren arabera izendatzen dira eta Hiru multzo nagusi bereizten dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.