![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/03/Aki-Bug_2011-09-18_in_Akihabara_BAGUS_%2528%25E3%2581%2598%25E3%2582%2583%25E3%2582%2593%25E3%2581%258F%25E3%2581%25BE%25E3%2583%25BC_%25EF%25BC%2583akibug%2529_%25282011-09-19_00.47.56_by_yuiseki_aoba%2529.jpg/640px-Aki-Bug_2011-09-18_in_Akihabara_BAGUS_%2528%25E3%2581%2598%25E3%2582%2583%25E3%2582%2593%25E3%2581%258F%25E3%2581%25BE%25E3%2583%25BC_%25EF%25BC%2583akibug%2529_%25282011-09-19_00.47.56_by_yuiseki_aoba%2529.jpg&w=640&q=50)
Dance musika elektroniko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dance musika elektronikoak, EDM edo klub-musika modura ere ezaguna dena,[1] festibal, rave eta gau-klubetan bereziki jotzen den hainbat musika-genero elektronikori egiten dio erreferentzia. Normalean DJek sortzen dituzte abestiak, mix deritzon abesti-selekzio bat erabilita, abesti batetik beste batera salto eginez.[2] EDM generoko album-ekoizleek, halere, live-kontzertuak egin ditzakete (live PA modura ezagutzen direnak), kontzertu edota festibal askotan.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/03/Aki-Bug_2011-09-18_in_Akihabara_BAGUS_%28%E3%81%98%E3%82%83%E3%82%93%E3%81%8F%E3%81%BE%E3%83%BC_%EF%BC%83akibug%29_%282011-09-19_00.47.56_by_yuiseki_aoba%29.jpg/640px-Aki-Bug_2011-09-18_in_Akihabara_BAGUS_%28%E3%81%98%E3%82%83%E3%82%93%E3%81%8F%E3%81%BE%E3%83%BC_%EF%BC%83akibug%29_%282011-09-19_00.47.56_by_yuiseki_aoba%29.jpg)
1980ko hamarkada amaieran eta 1990eko hamarkadako hasieran, raveen sorrera-garaian eta piratak ziren irrati-kateen sorreraren testuinguruan, EDMak mainstream-ospea lortu zuen, bereziki Europa mailan. Amerikako Estatu Batuetan, halere, ez zuen hainbesteko ospea eduki hasiera batean, Chicagoko musika elektronikoak Europako EDMtik edan bazuen ere, garaiko komunikazio-bide estatubatuarren oniritziri handirik gabe; besteak beste, garaiko EDMaren eta droga-kulturaren artean zegoen erlazioaren ondorioz. Hala, maila ezberdinetako gobernuen rave-kulturaren aurkako normatiba berezia kaleratu zuten.[3]
Hala, ez zen 2010eko hamarkadako hasierara arte non EDMak ospea eskuratu zuen AEBetan eta Australian, EDMak "AEBetako rave-kulturatik" urruntze-saiatzearen ondorioz.[3] EDMak bere musika-genero propioa izateko bidea bilatzen badu ere, gaur egun oraindik ere musika-genero askotarako aterki-izen modura erabiltzen da, besteak beste: dance-popa, housea, technoa, trancea, drum and bassa, dubstepa eta trapa, bai eta beren azpigeneroak ere.[4][5][6]