![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/68/C-47_Dakota_-_Chino_Airshow_2014_%252815867578416%2529.jpg/640px-C-47_Dakota_-_Chino_Airshow_2014_%252815867578416%2529.jpg&w=640&q=50)
Douglas C-47
From Wikipedia, the free encyclopedia
Douglas C-47 Skytrain edo Dakota Douglas Aircraft Company konpainiak Bigarren Mundu Gerran Douglas DC-3tik abiatuta garatu zuen garraio militarreko hegazkin bat da. Bere ezberdintasun nagusia objektu handiak sartzea eta paratxutariek jauzi egitea ahalbidetzen zuen atzealdeko ate handia zen. 1945 arte, hamar mila hegazkin baino gehiago ekoitzi ziren AEBetako Long Beach, Oklahoma eta Santa Monicako lantegietan. C-47a ezinbesteko garraioa izan zen indar aliatuen operazio askotarako, bereziki Ozeano Barean Japoniaren aurka egin zirenetarako. C-53 bertsio eraldatua Europan paraxutistak garraiatu eta planeatzaileak erremolkatzeko erabili zen. 1944an C-47ak Bastognego guduan harrapatuta zeuden estatubatuar tropei hornigaiak jaurtitzeko erabili ziren.
Douglas C-47 | |
---|---|
Douglas DC-3a eta land-based airlifter monoplane (en) ![]() | |
![]() | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Douglas (en) ![]() |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Lehen hegaldia | 1941eko abenduaren 23a |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 5,16 (![]() ![]() |
Autonomia | 2.400 km |
Gerraren ondoren, milaka hegazkin soberakin mundu guztian erabilera anitzetarako erabili ziren, batez ere herrialde txiroetan, non oraindik hegan egiten jarraitzen duten. Kargaontzi, pasaiari garraio eta baita hidrohegazkin bezala ere erabiliak izan ziren.
Bere tripulazioa 3 pertsonek osatzen zuten (pilotua, kopilotu eta nabigatzailea) eta 28 paraxutistentzako edo 2,7 karga tonako edukia zuen 31 metro kubikorainoko bolumenarekin.
Douglas AC-47 Spooky garraioko C-47aren bertsio eraldatu bat da, Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadak Vietnamgo gerran kanoiontzi bezala erabili zuena.