![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/1c/San_vizente.jpg/640px-San_vizente.jpg&w=640&q=50)
Done Bikendiko dorreak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Done Bikendiko edo San Bizenteko Dorreak Barakaldo berriko eraikinik ezagunenetarikoak dira. Barakaldoko Done Bikendiko barrutian altxatu ziren 2002 eta 2005. urteen bitartean. Guztira 1.200 etxebizitzak osatzen dute konplexua, zortzi dorretan banaturik. Etxebizitzetako 800 babes ofizialekoak dira; dorreetako bost, alegia.
- Artikulu hau Barakaldoko eraikinei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Done Bikendi (argipena)».
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Done Bikendiko dorreak | |
---|---|
![]() Dorreen ikuspegi panoramikoa. | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Barakaldo |
Koordenatuak | 43°17′N 3°00′W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 2002 - 2005 |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 75 (![]() |
Itxi
Guztira 22 solairu, eta 75 metroko garaiera dute. Dorreen ondoan Barakaldoko lorategi botanikoa eraiki da, mundu zabaleko hainbat landare eta zuhaitz biltzen dituena. Horrez gain, dorreen iparraldean Megapark merkataritza-gunea dago.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f0/Done_Bidendiko_Dorreak.jpg/640px-Done_Bidendiko_Dorreak.jpg)