Don (ibaia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Don[1] (errusieraz: Дон, translit.: Don) mendebaldeko Errusiako ibairik handienetako bat da. Tula oblasteko Novomoskovsk hiritik hurbil jaio eta Azoveko itsasora isurtzen da. 1.870 kilometroko luzera eta 422.000 km²-ko arroa ditu[2]. Ibaiadar nagusia Donets du.
Don Дон (ru) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.870 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°00′44″N 38°16′40″E |
Honen parte da | Europar Errusiako Ur Sakonen Sistema Bateratua |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Tula oblasta |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 422.000 km² |
Arro hidrografikoa | Don basin (en) |
Ur-emaria | 935 m³/s |
Lakuak | Tsimlyansk Reservoir (en) |
Iturburua | Errusiako erdialdeko goi-ordokia |
Bokalea () | Azoveko itsasoa (Rostov oblasta) |
Errusiako erdialdeko goi-ordokian jaiotzen da, Novomoskovsk hiritik hurbil, eta Azov itsasoko Taganrogeko badian isurtzen da, delta handi bat eratuz. Bere adarren artean aipagarriak dira Donets (1.016 km) eta Khoper (1.008 km) ibaiak. Egiten dituen 1.870 km-an zehar Rostov Don, Lebedian, Zadonsk, Pavlovsk eta Kalatx-na-Donu hirietatik igarotzen da. Martxotik azarora bitartean ontziz ibil daiteke 70 km-an zehar. Ubide batek Volga ibaiarekin lotzen du Volgogradotik hurbil. Garrantzi handiko indarretxeak daude.
Don ibaiaren emaria 1891-1984 bitartean neurtua izan da Razdorskaian[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 378.000 km² ditu, arro osoaren % 88,8. Urteko batez besteko emaria 790 m³/s. Emari handiena maiatzean du (2626,7 m³/s) eta txikiena abenduan (314,2 m³/s).
Don ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Razdorskaian neurtuak
Datuak: 1891 eta 1984 artean
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.