From Wikipedia, the free encyclopedia
Dibisio Urdina (gaztelaniaz: División Azul; alemanez: Blaue Division), ofizialki División Española de Voluntarios gaztelaniaz eta 250. Einheit spanischer Freiwilliger alemanez, espainiar boluntarioz osatutako unitate militarra izan zen, Bigarren Mundu Gerran (1941-1943 bitartean), Wehrmachten barnean, Sobiet Batasunaren aurka borrokatu zena[1]. 18.104 ofizial eta soldaduk eratutako dibisioa zen eta, txandakatzeak kontuan harturik, 45.000-47.000 lagunek zerbitzatu zuten bertan. 4.900 inguru hil ziren eta beste 300 Errusiako kontzentrazio-esparruetan egon ziren preso, 1954an Espainiara itzuli ziren arte[2].
Dibisio Urdinaren banderetako bat. | ||
Garaia | 1941-1943 | |
Herrialdea | Espainia Portugal | |
Mendekotasuna | Alemania Nazia | |
Adarra | Wehrmacht | |
Mota | Infanteria dibisioa | |
Indarrak | 18.104 ofizial eta gudari | |
Gudalekua | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran | |
Buruzagiak | ||
---|---|---|
Agustín Muñoz Grandes Emilio Esteban Infantes | ||
« | Errusian ari dira erabakitzen gure zibilizazioaren (kristaua) etorkizuna, eta komunismoaren aurkako garaipena. Adolf Hitlerrek jaso du Espainiaren onarpena, akuilua eta erabateko atxikipena. | » |
— El Mundo aldizkaria, 1941. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.