Deva Victrix
From Wikipedia, the free encyclopedia
Deva Victrix edota soilik Deva, Erromatar Inperioko Britania probintzian zegoen legionarioen hiri-gotorleku bat izan zen. 74. urtean kokaleku soil bat bezala sortua, gaur egungo Chester hirian bilakatu zen. II Adiutrix Legioaren kokalekua izan zen, Britainiaren iparraldean bizi zen brigantiar herriaren erasoei aurre egiteko asmoz.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Deva Victrix | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Ipar-mendebaldeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Cheshire |
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremua | Cheshire West and Chester |
Hiria | Chester |
Koordenatuak | 53°11′29″N 2°53′34″W |
Itxi
Gotorlekuaren hainbat ezaugarrik etorkizunean Hibernia (Irlanda) uhartea inbaditzeko base militarra ere izan zela iradokitzen dute, halere halako inbasiorik ez zen inoiz eman izan. Ezaugarri horien artean inperial gotorlekuek zuten elipse egitura izatea da, bai eta inguruko gotorlekuek baina %20 handiagoa izatea ere.