Dessau-Wörlitz lorategia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dessau-Wörlitz lorategia (alemanez Dessau-Wörlitzer Gartenreich), Alemaniako lorategi ingeles handiena da. Dessau-Roßlau hiriko Wörlitzer lakuaren ertzean kokaturik dago, Saxonia-Anhalt estatuan.
Dessau-Wörlitz lorategia1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Wörlitzer lakua, atzean San Petri eliza | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 534 |
Kokalekua | Alemania |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 2000 (XXIV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Anhalt-Dessauko Leopoldo III.a dukeak sortu zituen XVIII mendean, Europan zehar hainbat herrialde bisitatzetik bueltan etorri zenean. Ilustrazioaren defendatzailea izanik lorategi barroko formalak utzi eta paisaia naturalistagoa sortu nahi izan zuen.