From Wikipedia, the free encyclopedia
Der Untergang (euskaraz: «erorialdia») 2004ko Oliver Hirschbiegel alemaniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. 1945ean girotua dago, bertan Adolf Hitler eta Hirugarren Reicharen azken egunak azaltzen dira.
Der Untergang | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | Der Untergang |
Jatorrizko hizkuntza | alemana errusiera hungariera |
Jatorrizko herrialdea | Alemania, Austria eta Italia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa, gerra-filma, film dramatikoa, zinema historikoa eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 155 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Inside Hitler's Bunker (en) Until the Final Hour (en) Inside the Third Reich (en) |
Grabazio lekua(k) | Berlin, Alemania eta Errusia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Oliver Hirschbiegel |
Gidoigilea(k) | Bernd Eichinger |
Antzezlea(k) | |
Bruno Ganz (Adolf Hitler) Alexandra Maria Lara (Traudl Junge) Corinna Harfouch (en) (Magda Goebbels) Ulrich Matthes (Joseph Goebbels) Christian Berkel (Ernst Günther Schenck (en) ) Thomas Kretschmann (Hermann Fegelein (en) ) Rolf Kanies (Hans Krebs (Wehrmacht General of the German Army) (en) ) Alexander Held (Walther Hewel (en) ) Juliane Köhler (Eva Braun) André Hennicke (Wilhelm Mohnke (en) ) Anna Thalbach (Hanna Reitsch) Birgit Minichmayr (en) (Gerda Christian (en) ) Devid Striesow (Fritz Tornow (en) ) Götz Otto (en) (Otto Günsche (en) ) Heino Ferch (Albert Speer) Matthias Habich (Werner Haase (en) ) Michael Mendl (en) (Helmuth Weidling (en) ) Thomas Limpinsel (en) (Heinz Linge (en) ) Ulrich Noethen (en) (Heinrich Himmler) Dieter Mann (en) (Wilhem Keitel) Justus von Dohnányi (en) (Wilhelm Burgdorf (en) ) Heinrich Schmieder (Rochus Misch (en) ) Thomas Thieme (en) (Martin Bormann) Mathias Gnädinger (en) (Hermann Göring) Aline Sokar (en) (Helga Susanne Goebbels (en) ) Christian Redl (en) (Alfred Jodl) Hans H. Steinberg (en) (Karl Koller (en) ) Bettina Redlich (en) (Constanze Manziarly) Oliver Stritzel (en) (Johannes Hentschel (en) ) Dietrich Hollinderbäumer (Robert von Greim) Jürgen Tonkel (en) (Erich Kempka (en) ) Christian Hoening (en) (Ernst-Robert Grawitz (en) ) Alexander Slastin (en) (Vasili Txuikov) Christian Redl (en) (Alfred Jodl) Ulrike Krumbiegel (en) Karl Kranzkowski (en) Fabian Busch (en) Dirk Borchardt (en) Michael Brandner (Hans Fritzsche) Martin Butzke (en) Julia Jentsch Elisabeth Koch (en) Oleg Popov (en) Tanja Schleiff (en) Christian Schmidt (en) August Schmölzer (en) Henning Peker (en) Norbert Heckner (en) (Walter Wagner (en) ) Enno Hesse (en) Klaus-Jürgen Steinmann (en) Veit Stübner (en) Gregory Borlein (en) (Helmut Christian Goebbels) Elizaveta Boyarskaya (Erna Flegel (en) ) Michael Kind (en) Tatiana Nikolaevna Zhuravlyova (en) Helga Filippova (en) Donevan Gunia (en) Klaus B. Wolf (en) (Alwin-Broder Albrecht (en) ) Thorsten Krohn (en) (Ludwig Stumpfegger (en) ) Igor Romanov (en) (Peter Högl (en) ) Igor Bubenchikov (en) (Franz Schädle (en) ) Yelena Dreyden (en) Silke Nikowski (en) Leopold von Buttlar (en) Boris Schwarzmann (en) (Matvey Blanter (en) ) Vsevolod Tsurilo (en) (Yevgeniy Dolmatovsky (en) ) Vasily Reutov (en) (Theodor von Dufving (en) ) Charlotte Stoiber (en) (Hildegard Traudel Goebbels (en) ) Julia Bauer (en) (Hedwig Johanna Goebbels (en) ) Laura Borlein (en) (Holdine Kathrin Goebbels) Amelie Menges (en) (Heidrun Elisabeth Goebbels (en) ) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Bernd Eichinger |
Konpainia ekoizlea | Newmarket Capital Group (en) |
Edizioa | Hans Funck (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Stephan Zacharias (en) |
Argazki-zuzendaria | Rainer Klausmann |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Berlin eta Führerbunker |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | Bigarren Mundu Gerra, Adolf Hitlerra, Berlingo gudua, Adolf Hitlerren heriotza, defeat (en) eta Matxura |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Goya Award for Best European Film (en) BIFA Award for Best Foreign Independent Film (en) International Submission to the Academy Awards (en) Alemania Europako gizonezko aktore onenaren Saria 17th European Film Awards (en) Bruno Ganz Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria 77. Oscar Sariak |
downfallthefilm.com | |
Bideoa | YouTube |
Filmaren gidoilaria Bernd Eichinger izan zen, hau gidoia idazteko unean Joachim Fest historialariaren Inside Hitler's Bunker liburuan oinarritu zen, honetan Hitlerren idazkaria izen zen Traudl Jungen oroipenak eta Berlingo gudua azaltzen dira.
Alemanez Hitlerri buruz hain sakonki barneratu zen lehenbiziko filma izan zen, ordura arteko alemanezko filmetan Hitlerren pertsonaia oso modu laburrean edota bizkarra emanda agertzen baitzen. Hitlerren pertsonaia Bruno Ganz suitzar aktoreak antzeztu zuen, garai hartan alemanezko aktore eskarmentudun eta ospetsuenetako bat zena, honek filma gauzatzen hasi baino hilabete batzuk aurretik Hitlerren izaera sakonki aztertu zuelarik.
Filma Ekialdeko Prusiako Hitlerren kuarteletan hasten da, bertan Führerarren (Bruno Ganz) idazkari pertsonala izateko asmoz hautatzeko zain hainbat neska gazte daude, azkenean Hitlerrek Traudl Humps (Alexandra Maria Lara) bavariar gaztea hautatzen duelarik. Honela, filmaren narrazioa 1945eko apirilaren 20an hasten da, Hitlerren 56. urtebetetzean.
Hurrengo plano batean Berlin agertzen da, 1945eko apirilean. Hirugarren Reicha behin betiko amaitzear dago, eta Hitlerrek azken egunak ditu boterean. Berlin erortzear dago. Hiriburuko kaleetan gudu basatia gertatzen ari den bitartean, fürherak eta bere laguntzaileetako batzuek kantzilertzako bunkerretik egiten diote aurre egoera horri.
Traudl Junge idazkaria Führerbunker eraikinean bizi da. Wilhelm Burgdorf eta Karl Koller jeneralek Hitlerri sobietarrak hiriaren erdigunetik 12 kilometro eskasera daudela berri ematen diote. Hitlerren dardariak eta umore txarra agerikoak dira, gainera jada gerraren egoera erreala eta gainera datorkion porrotari muzin egin nahirik mapetan jada sarraskituak izan diren alemaniar gudarosteak Berlin hiriko defentsan erabiltzeko egoskortua dago.
Hitlerrekin batera Eva Braun (Juliane Köhler), Joseph Goebbels (Ulrich Matthes), Magda Goebbels (Corinna Harfouch), Heinrich Himmler (Ulrich Noethen), Albert Speer (Heino Ferch) eta Hermann Fegelein (Thomas Kretschmann) pertsonaia historikoak ere agertzen dira.
Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sarirako izendatua egon zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.