Delhiko metroa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Delhiko metroa (hindiz: दिल्ली मेट्रो) Indiako hiriburuko metro-sistema da.
Delhiko metroa | |
---|---|
[[]] | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Batasuneko Lurraldeak | National Capital Territory of Delhi |
Megacity | Delhi |
Koordenatuak | 28°36′53″N 77°12′43″E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2002 |
Inaugurazioa | 2002ko abenduaren 24a |
Kudeatzailea | ![]() |
Dimentsioak | 277 (![]() ![]() ![]() ![]() |
Kontaktua | |
E-posta | mailto:helpline@dmrc.org |
Webgune ofiziala | |
Delhi eta bere hiriak, Gurgaon, Noida, Faridabad, Bahadurgarth eta Ballabhgarth zerbitzatzen duen metroa (ingelesez: rapid transit) da. Dudarik gabe Indiako metro handiena da eta bigarren zaharrena Kolkatakoaren atzetik. Munduko zortzigarren metro-sistema luzeena da eta bidaiarien kopuruagatik hamaseigarrena. Sarea zortzi koloredun lineaz osatuta dago, 343km eta 250 geltoki dituelarik. Sistemak, lur azpiko zatiaz gain, lur goitikoa ere badu. Delhiko metroak egunero 2700 bidaia baino gehiago egiten ditu, goizeko 05:00etatik gaueko 23:30era arte.
Delhiko metro erreil-korporazioa Indiako eta Delhiko gobernuak sortu zuten 1995eko maiatzean. Planifikazioa eta lur-lanak hiru urteetan zehar egin ziren, eraikuntza 1998an hasi zelarik.
Lehenengo lur mailatik gorako zatia (Shahdara to Tis Hazari), linea gorria 2002ko abenduaren 24an ireki zen. Atal Bihari Vajpayeek inauguratu zuen. Linea horiko lehenengo lur azpiko zatia (Vishwa Vidyalaya - Kashmere Gate) 2004ko abenduaren 20an ireki zen. Lana faseetan zatitu zen, lehenengo fasea 3 lineaz osaturik zegoena 2006an amaitu zen eta bigarrena 2011n. Hirugarren fasea bere amaieran dago, 2019an bukatzeko programatuta. Azkenik, espero da laugarren fasea 2019an hastea.
Delhiko metro erreil-korporazioa (DMRC), bai Delhiko gobernuak eta baita Indiako gobernuak ere kontrolatzen eta aurrera eramaten dute. Nazio batuek 2011n egiaztatu zuten DMRC zela munduko lehenengo metro-sistema berotegi-efektuko gas-emisioak murrizten. Hirian 630000t murrizten dira urtero. Metro honek Guargon eta Noidako metro-sistemarekin lotura du, txartel berdina erabiltzen dutelarik. 2019ko otsailaren 5ean DMRCk Guargoneko metro-sistemaren kontrola hartu zuen, finantza-arazoekin zebilelako hau.