Dekamerona
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dekamerona (italieraz: Il Decamerone edo Decameron; euskaraz Dekameron edo Dekamerone) Giovanni Boccaccio idazle italiarraren ipuin bilduma ospetsua da, 1350-1353 urteen artean idatzitakoa. Bertan, Florentzia izurriak jota zegoelarik, handik ihes egindako zazpi emakumek eta hiru gizonezkok hamar egunetan kontaturiko ehun pasadizo ageri dira. Liburu hasieran errealismo handiz deskribatzen diren izurriaren ondorio izugarriak ahantzi nahirik, pertsonaiek mundu honetako atseginetarako egarria dute kontakizun gordinetan. Kontakizun horiek, bestalde, XIV. mendeko Florentziako gizarte-moldeen satira zorrotza agertzen dute. Dekamerona sartaldeko kontakizun-estiloaren aitzindaritzat jo daiteke.
Datu azkarrak Dekamerona, Jatorria ...
Dekamerona | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Giovanni Boccaccio |
Sorrera-urtea | 1350(e)ko hamarkada |
Izenburua | Il Decameron, cognominato Prencipe Galeotto |
Jatorrizko herrialdea | Italia, Florentziako Errepublika eta Germaniako Erromatar Inperio Santua |
OCLC | 58887280 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | Medieval Italian (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Florentzia |
ikusi
|
Itxi
Datu azkarrak Dekamerona (euskaraz), Datuak ...
Dekamerona (euskaraz) | |
---|---|
Il Decamerone liburuaren euskarazko itzulpenaren azala, 1979. | |
Datuak | |
Idazlea | Giovanni Boccaccio |
Jatorrizko izenburua | Il Decameron, cognominato Prencipe Galeotto |
Herrialdea | Italia, Florentziako Errepublika eta Germaniako Erromatar Inperio Santua |
OCLC | 58887280 |
Euskaraz | |
Izenburua | Boccaccioren Dekamerone tipi bat |
Itzultzailea | Gabriel Aresti |
Argitaratze-data | 1979 |
Bilduma | Harria liburuak |
Orrialdeak | 124 |
Itxi