From Wikipedia, the free encyclopedia
Daniel Chee Tsui (txinera tradizionalez: 崔琦; pinyinez: Cuī Qí; Henan, Txina, 1939ko otsailaren 28a) estatubatuar fisikaria da. Fisikako Nobel Saria (1998), Hall efektu kuantiko zatikizkoaren aurkikuntzagatik. Chicagoko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Ikasketak amaituta (1967), ikertzaile-laguntzaile gisa hasi zen lanean. Urtebete geroago, Bell laborategietako talde teknikoan sartu zen, eta tresna mikroskopikoen portaera elektrikoa aztertu zuen. 1982an, H. L. Störmerrekin batera, garrantzi handiko aurkikuntza egin zuen: bi dimentsioko zenbait sistema erdieroaleek elektroiak plano batean bilduta izan, eta indar handiko eremu magnetikoen eta Kelvin eskalako zero graduko tenperaturen mendean daudenek agertzen duten Hall efektu kuantikoa elektroiaren karga elektrikoaren zati baten adinakoa dela. Portaera berezi hori urtebete geroago azaldu zuen R. B. Laughlinek, modu teorikoan, supereroankortasun eta superjariakortasun efektuenaren antzeko kondentsazio kuantikoko gertaera batean oinarrituz. Urte horretan bertan Princetoneko Unibertsitatera deitu zuten, ingeniaritza elektrikoko sailean lan egitera. Jaso dituen sari eta aipamenen artean, aipagarriak dira, besteak beste, materia kondentsatuaren Fisikako Buckley domina (1984), Fisikako Benjamin Franklin domina (1988), eta 1988ko Fisikako Nobel Saria, Störmer eta Laughlinekin banatua.
Daniel Tsui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baofeng County (en) , 1939ko otsailaren 28a (85 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New Jersey (mul) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea 1967) Doktoretza : fisika Pui Ching Middle School (en) Bostongo Unibertsitatea Augustana College (en) Clementi Secondary School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ingeniaritzako Akademia Nazionala Phi Beta Kappa Elkartea Txinako Zientzien Akademia Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Ameriketako Fisika Elkartea Akademia Sinikoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.